EAEko PUBLIKOKO IRAKASLEEN ALDARRIKAPENAK

1. EPEa hurrengo ikasturtera atzeratzea. (2021eko ekaina)
2. Ordezkapenak lehenengo egunetik betetzea.
3. Ordezkoak uda kobratu ahal izateko lanegun kopurua murriztea.
4. Praktikaldian dauden langileei telelana zenbatzea.
5. Lizentzien eta baimenen kudeaketa gauzatzea.
6. “Egonkortasun” prozesua bertan behera uztea.
7. Teknologia arrakalari benetako soluzio bat ematea, Hezkuntzan ekitatea bermatu ahal izateko.
8. Telelanaren erregistroa murriztea.

 

EAEko PUBLIKOKO HEZIKETA BEREZIKO HEZITZAILEEN ALDARRIKAPENAK
1.Langile finkoen, LEP artekoen eta finko ez mugagabeen esleipena telematikoa izango den edo ez erabakitzea.
2. Hezitzaileen ordezkapenak lehenengo egunetik betetzea eta ordezkapenak telefonoz eskaintzen jarraitzea.
3. Ikasle guztiak kontuan hartzea eta guztientzako hezkuntzarako eskubidea bermatzea, bakoitzaren errealitatea kontuan izanda.
4. Lizentzia eta baimenen kudeaketa mantentzea.

 

HAURRESKOLAK PARTZUERGOKO HEZITZAILEEN ALDARRIKAPENAK
1. Negoziazio sindikala berreskuratzea eta indartzea.
2. 2020-21eko haurren matrikulazio kanpaina indartzea. Haurren izen ematea on-line egiteko aukera izatea.
3. Ordezkapenak banatzen jarraitzea eta dauden kontratuak mantentzea.
4. Ordezko hezitzaileei eta kudeaketa langileei egoera honetan sortutako kalteak konpentsatzeko neurriak: puntuazioa aitortzea, lehentasuna gordetzea eta 165 egunen kontaketa egokitzea udako baremaziorako eta ordainsarietarako.
5. Leku Aldatze Lehiaketa gauzatzeko beharrezko neurriak ziurtatzea.
6. Bateraezintasunagatiko edo borondatezko eszedentziatik inkorporazioa bermatzea.

 

PRIBATUKO ALDARRIKAPENAK
1. ERTEAK bertan behera uztea
2. Langileen lan baldintzak errespetatu eta betetzea.
3. Baldintzak betetzen dituzten langileen Erretiro partzialak lehenbailehen tramitatzea
4. Hitzarmenaren mahai lehenbailehen biltzea
5. Hezkuntza Sailarekin sinatutatko enpleguea mantetntzeko eta plantillak zahaberriktzeko akordioa bindarrean jartzea

 

EHU/UPV AZPko ALDARRIKAPENAK
1. Egun existitzen diren Kontratu Programak mantentzea, baita etorkizun hurbilean, horiek Lanpostuen Zerrendan sartzeko zegoen asmoa ere.
2. Egoera honek zuzen zuzenean eragin dien garbitzaileen aldarrikapenei muzin ez egitea eta horren beharrezkoa duten negoziazioari ekitea

 

EHU/UPV IRAKASLE ETA IKERTZAILEEN ALDARRIKAPENAK
1. Bitarteko irakasle partzialen soldatak eta lan baldintzak duintzea
2. Kontziliazioagatiko lizentziak eta lanaldi murrizketak ordeztu, haien lan zama ez dadi lankideen bizkar geratzea