STEILAS-ek EAEko gehiengo sindikalarekinbat egin du,eta, egun Administrazio Publikoan daukagun behin-behinekotasuna jaisteko helburuarekin, mobilizazioetara deitu du. UPV/EHUn ere argi daukagu pairatzen dugun egonkortasun falta hori onartezina dela, baita horrek Hezkuntzaren kalitatean eta langileon lan-baldintzetan eragin zuzena duela ere; eta horrexegatik, jarri dugu berriro aldarrikapen hau lehen lerroan.

Gobernu desberdinek azken urteetan harturiko erabakiek eta neurriek, behin-behinekotasun tasa handitzea besterik ez dute ekarri, eta horren ondorioz ahuldu egin dira Zerbitzu Publikoak; berauen isileko desegite progresiboa bideratuz. Behin-behinekotasun tasa altuak zerbitzu desberdinen pribatizazio prozesuetarako abiapuntu direla jakina da, izan ere, langileak egonkorrak ez badira errazagoa da hauek desagerrarazi eta ordezkatzea, antzinatasun handia daukaten langileek ere ez daukate lanpostua bermatuta. Horrez gain, prekarietatearekin estuki lotuta dago behin-behinekotasuna, aipaturiko ordezkatze horiek azpikontratatutako zerbitzu merke eta ezegonkorrak izaten baitira.

STEILASek UPV/EHUko Errektoretza talde guztiei eskatu die beti, ahalik eta lanpostu gehien egiturazko bihurtzeko eta egonkortzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea. Bada, hori modu orekatu batean gauzatu ahal izateko, langile guztien eskubideak errespetatuko dituen sarbide mota bat diseinatu behar dugu: birkolokazio akordio bat, egonkortasun akordio berri bat… EHUko langileen egoera, Unibertsitateakurte luzez jarraituduen joeraren ondorio zuzena da: egiturazko lanpostuak hornitzeko LEPak deitu ordez, lanpostu horiek lan-poltsa bidez hornitzekoa, alegia. Hori izan da betidanik EHUren ohitura, halaxe zen Gobernuak LEPak aurrera eramateko aukera moztu aurretik ere, EHUk badu garaia bere plantilla mantentzeko konpromiso irmoa duela adierazteko!

Horietaz aparte, Zerbitzu Publikoak taxuz defendatzea eskatzen diogu Administrazioari. Batez ere azken urte berezi honetan, ezinbestekoak direla bermatu duten horiek babestea eta horien artean, Euskal Unibertsitate Publikoa. EUNEIZ proiektua adibidez, Hezkuntza jasaten ari den dinamika pribatizatzailearen adibide da, eta premiazkoa ikusten dugu horieta horrelakoak etetea, horretarako baina, beharrezkoa da agintariek UPV/EHUren aldeko benetako apustua egitea.

Lehenbailehen hartu beharrekoneurriak dirahoriek guztiak, behin-behinekotasun tasa altuekizan ere, Unibertsitatearen egunerokoaneta Hezkuntzaren kalitatean, hau da, Hezkuntza Komunitate osoan eragin zuzena baitaukate.

Horrenbestez, beti egin dugun modu berean, borroka honi ere eutsiegingo diogu STEILAStik, gure bizitzaren zaintza eta ongizatea arduraduten Zerbitzu Publikohorien defentsari helduko diogu. Horrexegatik, ZU ere gurekin bat egitera gonbidatzen zaitugu etaondorengo data eta tokietan egingo ditugun mobilizazioetan parte hartzeko gonbita luzatzen dizugu. Zerbitzu Publikoak beharrezkoak ditugulakoeta Publikoak zu behar zaituelako, animatu eta egin ezazu gurekin bat!

Martxoak 30ean: elkarretaratzea Leioako Kanpuseko Mikel Laboa Plazan (UPV/EHU), 12:30.

Apirilak15ean: elkarretaratzeak (tokien berri emango da).

Apirilak 22an: Greba Hezkuntza Publikoan, Haurreskoletatik Unibertsitatera.