Martxoaren 29an hedabide desberdinek unibertsitatez kanpoko 55 urte baina gutxiagoko hezkuntza langileen %100ak txertoa jaso duela baieztatzen zuten. Baina, beste behin ere, errealitatea ez dator bat saldu nahi diguten berri on honekin.

Jakin ahal izan dugun moduan, kolektibo desberdinetako langile asko oraindik txertatu gabe daude; hala nola, Partzuergoko eta Heziketa Bereziko Hezitzaileak. Are gehiago, askok oraindik ez dute hitzordua hartzeko beharrezko SMSa jaso ere egin, besteak beste, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako langileek, ezta Helduen Hezkuntza Eskoletako, Musika Eskoletako eta Hizkuntza Eskoletako langileek ere.

Otsailaren 24an jaso genuen txertaketa planaren arabera, Haurreskoletako langileak, Haur Hezkuntzakoak, behar bereziak dituzten haurrekin lanean diharduten langileak, jangeletako monitoreak eta, oro har, musukorik erabiltzen ez duten ikasleekin lan egiten duten kolektiboak izango ziren txertoa jasotzen lehenak eta ez da betetzen ari.

Zer gertatzen ari da txertaketa planarekin?

STEILASen argi daukagu, unibertsitatez kanpoko hezkuntzan, txertaketa prozesua ez dela amaitu, txertatze plana desastre hutsa izan dela eta hala izaten jarraitzen duela.

Gauzak horrela, berriro ere, errealitateaz jabetzea eta arduraz jokatzea eskatzen diogu administrazioari eta kontrastatu gabeko informazioa argitaratu duten hedabideei.