Enpleguaren egoera gero eta kezkagarriagoa da Nafarroako administrazioetan. Enpleguaren suntsitzea, ezegonkortasuna eta enplegu publikoa sortzeko borondate eza bezalako sintomak gero eta larriagoak dira. Honek eragin negatiboa du zuzenki langile publikoen lan-baldintzetan, eta ondorioz zerbitzu publikoen kalitatean. Zerbitzu publikoak modu kontzientean ahultzen ari dira urteetan zehar gobernuak. Zenbagaitzak dira pribatizatuak izan diren zerbitzu publikoak.

  • Behin behinekotasunarekin amaitzeko mekanismoak arautu behar dira. Honetarako, plantillen behar guztiak identifikatu beharko lirateke eta horren arabera langile kopurua handitu, gaur egungo behin-behinekotasun handira itzultzea saihesteko.
  • Eskatzen dugu abian dauden enplegu publikoaren eskaintza-prozesuetan kolektibo bakoitzaren beharren araberako ezohiko neurriak hartzea, negoziazio kolektiboaren bitartez hartutako neurriak.
  • Pribatizazio- eta kanporatze-politikekin amaitzeko eskatzen diegu administrazioei.
  • Ezinbestekoa da plantillak gaztetzeko eta aurretiko erretiroak sustatzeko plan bat egitea.

Arrazoi horiengatik, dei egiten diegu Nafarroako sektore publikoko langile guztiei aktiboki parte har dezaten proposatutako mobilizazio-dinamikan, enplegu publikoa sortzearen, aldi baterako enplegua finkatzearen eta hori jasaten duten aldi baterako langileen alde.