Hitzarmeneko Mahaia. Atzo maiatzaren 27an, lan hitzarmeneko negoziaziorako mahaia berpiztu egin da, 2010eko maiatzaren 13an hasi zen prozesua jarraituz. Mahaiak, gerora gauzatuko diren akordioak 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean jarriko direla ezarri zuen. Datorren irailaren 30ean hurrengo bilera egiteko konpromisoa hartu da; bertan, sindikatuek lan hitzarmen berrirako beraien plataformak aurkeztuko dute.

Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala. HIBM-a (CIM) batzartu ondoren sektore publikoan, 2012an kendu zen aparteko ordainsariaren zati bat (180 egunetik 44 egun) ordaintzearen ondorioz ordaindu beharreko atzerapenak ezarri ditu. Horrek ez du aldaketarik ekarriko tauletan baina atzerapen horiek ekaineko nominak kobratu beharko dira. Honekin batera kategoria bakoitzari dagokion kantitate taula doakizu.

Hezkuntza-laguntzako Espezialistak Birkolokaziorako lan-poltsa: Denek eman behar dute izena lan-poltsan, une honetan lanean badaude ere. Poltsan egotea ezinbestekoa da datorren ikasturterako nonbait kontratatu ahal izateko. Ahalegin berezia eskatzen dizuegu zure ikastetxeko Espezialistekin hitzegiteko zuzenean, honen berri emateko. Lanean bada, modu inaktiboan jarri daiteke poltsan.

Izena emateko lotura: http://www.gizarteekimenekolanpoltsa.eus

pdf Irakurri inforria 14