Gogoratu lan-poltsetako lehentasunak zehazteko epea irekita egongo dela datorren uztailaren 6ko 24:00ak arte. Bertan, campusa, kontratuaren iraupena, lanaldi mota eta hobespen-deiak zehazteko aukera izango duzu.

Ondorengo esteka honetan topatuko duzu aplikaziorako sarbidea :

https://www.ehu.eus/es/web/azp/plazo-disponibilidades

Txanda-kontratuak:

Azken aldian hainbat kontsulta jaso ditugu lanaldi partzialeko errelebo-kontratuen eskaintzei buruz; izan ere, iraupen luzeko kontratuak izan arren, ez zitzaizkion eskaintzen lanaldi partziala lehentasunen artean hautatu ez zutenei. Horregatik, oso garrantzitsua da jakitea errelebo-kontratu partzialetarako eskaintzak jaso nahi badituzu, lehentasuntzat lanaldi partziala daukaten eskaintzak markatu behar duzula. Hori egin ezean, ez zenuke horrelako eskaintzarik jasoko.

Kontuan izan ere, behin epea amaituta, zehaztapen horiek urtebetean ezingo dituzula aldatu. Honen inguruko edozein zalantza baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta lagunduko zaitugu.