Elhadji Ndiaye urriaren 25ero itzultzen da gure gogora, inoiz gertatu behar ez zenaren oroitzapen ezabaezina itzultzen da: Polizia Nazionalaren zaintzapean hil zuten, indarkeriaz atxilotu eta ordubete baino gutxiagora. Gure oroimenean egun batzuk geroago manifestatu zirenen irudiak daude oraindik, kaleak duintasun oihuz betetzen, egia, justizia eta erreparazioa eskatzen.
Gaur, berriz ere, gogorarazi nahi dugu premiazkoa dela protokolo egiaztagarriak ezartzea poliziaren jarduera eta esku-hartzeei dagokienez, eta nortasun-kontrol arrazistak amaitzeko eskatzea. Ahanzturaren eta isiltasun konplizeen aurkako memoria eraiki nahi dugu, gogorarazteko zapaltzen gaituen egiturazko indarkeria eta arrazakeria ikusarazi eta borrokatzen jarraitu behar dugula, eta, batez ere, elkarri laguntzeko, elkartasunerako eta erresistentziarako sareak ehuntzen jarraitu behar dugula.