Abenduaren 15ean AHT gelditu , Eguzki eta Ekologistak Martxan Oarsoaldeko kideok bultzatutako mozioa aurkeztu dugu Oreretako Udalean. Mozioak udala bultzatzen du Trantsizio Ekologikoko Ministeritzari Astigarraga eta Lezo artean eraiki asmoz den AHT bidea bertan behera utz dezan. Mozio hau, hainbat eragile sozialek nahiz langile sindikatuek* sustengatzen dute.

Bide hau jasanezina da, ingurumen eta ekonomiari dagokienez. Diru publiko kopuru izugarria xahutuko du –gutxienez 50 milioi kilometro bakoitzagatik- jendearen benetako beharrei erantzun gabe. Murgilduak garen krisiak zaintza publikoa, enplegua, hezkuntza, osasuna eta gizarteko gainerako beharrak indartzea eskatzen duenean, diru eskerga hau soilik batzuen interesen zerbitzura jarri nahi dute.

Oreretako Udalbatzarrean Oreretako EAJak presaka idatzitako mozioa aurkeztu du. Hainbat txosten fidagarrik – Unibertsitateko ikerlarienak, Europako zerbitzuenak- Megaproiektu honen bidegarritasun eza eta kaltegarritasuna berresten duten arren, EAJ inposaketan tematzen da, AHTak, merkantziak garraiatzeko 10 Kmtako bide bat eraikitzeko, oraingoan. Oreretako Sozialisten Alderdiak, bere aldetik, populazioaren beharren eskaeraren alde egin baino, diru publikoa xahutzearen alde egin du. PSE ren gezurrak salatu nahi ditugu, zundaketa ilegalak salatzeko egin dugun protesta (pankarta zabaltzea, eskuorriak banatzea eta kartelak pegatzea) delitutzat aurkeztu duelako.

EAJ eta PSEren eztabaida demokratikoaren aurkako jarrera hau, Tapia deituriko lege aldaketa proiektuarekin indartzen da Lege honekin udadalen eskumenak gero eta urriagoak egingo dira, herrietako bizi katitatearen kaltetan.

Oreretako Udalbatzak mozioa gehiengo osoz onartu izanaz pozten gara. Datorren asteazkenean Oiartzunen ( 18tan) eta Astigarragan (19etan ) eztabadaituko da mozioa eta espero dugu Astigarraga-Lezo trazaketaren aurkako jarrera han ere indartzea. Lezon, Urtarrilean 27an eztabaidatua izango da.

Gauzak horrela, AHTaren kontrako herritarrak mobilizaziora deitzen ditugu, batez ere zundaketa ilegalak Udaletan salatzeko, Udalak oraindik eskumen honen jabe direlako.

Oraindik, garaiz gabiltza, gure ingurumena eta ondasun publikoak txikituko dituen megaproiektu antzu hau gelditzeko.

Orereta , Abenduaren 16a.

*CGT, CNT, ELA, ESK, LAB, STEEILAS, Oreretako Asanblada Feminista, Bilgune Feminista ,Duintasuna, Oarso Musika Taldea, Gazte Asanblada, GOT, Girizia Mendi Taldea, Tiñelu Elkartea, Piztu Lezo, Txerrimuño, Larraka Baratza, Lurraren Orena, Badian Bizi, Zintzilik Irratia