Prentsa oharra: Berriro dantzan 2014/2013 ikasturtea

Euskal sistema publikoaren defentsan bigarren ikasturtea izango da LOMCEren aurka. LOMCEren eredu atzerakoia ez da behar duguna ezta euskal gizarteak nahi duena ere. Datozen hilabeteetan onartzeko asmoa adierazi dute behin eta berriro, hurrengo ikasturtean ezartzeko. EAEko Hezkuntza Sailak lege horrekiko desadostasuna adierazi du, horren kontra egitasmo zehatza aurkeztu gabe, eta Nafarrroako Gobernuak legea “Nafar erara” aplikatuko duela esan du. Edozein kasutan egitasmo horren aurka kontzienziazio eta mobilizazio kanpainarekin jarraituko dugu

2014-10-30T03:07:28+01:002013 6 iraila |Albisteak, EAE, Nafarroa, Prentsa Oharrak|