Pentsio-erreforma berriaren eskutik, eskubidegehiago desegiten dute
PPren gobernuak, berriro ere, Legebiltzarrari izkin egin eta, Errege-dekretuaren bidea erabiliz, murrizketen beteriko pentsioen erreforma berria inposatu du era azkarrean eta inolako tramite parlamentariorik gabe.
Sistemaren bideragarritasuna izan da baliatu duten aitzakia populazio osoari erasotzeko eskubideak murrizten eta pobreziara eramaten duten eta giza ezberdintasunak areagotzen dituzten neurri berriekin. Oraingoan, erretirohartzeko eskubideak jaso du murrizketa hori bere atal ezberdinetan, eta pentsioen sistema publikora bideratuta zeuden mila milioika euro desbideratuak izango dira deficit sakratua kitatzeko ahaleginean.
Antza, ez zen nahikoa aurreko PSOEren gobernuak CCOO eta UGT sindikatuekin sinatutako Pentsio-erreforma joan den urtarrilaren 1ean abianjartzea, erretiroa hartzeko adina luzatzen hasteko. Estutu egin behar zen gehiago, zigortu aldez aurretiko erretiroa hartzeko era guztiak eta errelebo-kontratua bidez erretiro partziala lortzeko baldintzak. Horretarako, eskuratu beharreko diru kopurua murriztu egin dute, erretirorako aukera bi urtez atzeratu, enpresen ordainak handitu, beharreko kotizazio-urteak gehitu… eskubidea bera ezinezko bihurtu arte, bizimodu duina izateko behar den pentsioa eskuratzeko bizitza laborala luzatzea ezinbestekoa izango delako. Eta hau guztia, enpresek plantilen gaztetzea behar dutenean eta kalean milioika pertsona lanpostu baten bila etsita dabiltzanean, atzerrira joaten edo familiarekiko mendekotasunean egoten behartuta dauden unean.
Hau guztia dela eta, STEE-EILAS-ek, berriro ere, langileekiko adierazi duten errespetu falta salatu behar du. Erretiro sistemaren pribatizatzea, hiritar askoren pobretzea eta lan baldintzak okertzea ahalbideratzen dituzten politika neoliberalekin amaitzea eskatzen dugu. Ildo horretatik, Nafarroako eta EAEko gobernuei, Errege Dekretuko neurri ezberdinek sor ditzaketen ondorioak saihesteko neurri zehatzak exijitzen dizkiegu, gizartearen gehiengo batek inolako zalantzarik gabe eskatzen duena delako.
Aldi berean, guretzat hau izan daiteke une egokia Euskal Herriko instituzio publikoek, era eraginkor batean, erretiro sistema propiorako eskubidea aldarrika dezaten, lorpen horretara hurbilduko gaituzten ekimenak bultzatuz.
2013ko martxoak 22
Leave A Comment