Hezkuntza Saileko Heziketa Berezia eta Irakasle laboralak 10 urte daramagu sektorean Lan hitzarmena berritu gabe 2011ko Apirilaren 14 aurreakordio bat sinatu bagenuen ere, Administrazioak sinatutakoari uko eginez, bertan behera utzi zuen. 2013ko Urtarrilean, LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuok Negoziazio Mahaiaren eskaera Administrazioari egin bagenion ere, 3 hilabete pasa direnean ez digu inolako kasurik egin Martxoaren 20ean eduki genuen Batzorde Parekidean, apirilaren 18a baino lehen Negoziazio Mahaiaren data emango zigutela esan ziguten, bainan berriro ere bere hitza ez dute bete.
Horregatik, gaur Apirilaren 18a, 3 sindikatuetako Negoziazio Mahaiako partaideek, Lakuara etorri gara, asmo bakar batekin: data bat jartzea negoziazioak hasteko, eta data hau gabe ez gara hemendik irtengo.
Leave A Comment