Garai hauetan debaldeko formakuntza eta kultura irakasleei hurbiltzeko ahaleginean, hona irakasleentzat dauden txartel desberdinei buruzko informazioa:

IRAKASLE FUNTZIONARIOEN TXARTELA. Banaka edo ikastetxetik talde bezala eska daiteke Funtzio Publikako Zuzendaritza Nagusian, Carlos III etorbidea, 2-2. solairua, 31002 Iruñan dagoen bulegoan. debaldekoa da eta NANa eta karnet tamainako argazki bat soilik behar dira. Museoetara dohako sarrera.

IRAKASLEEN NAZIOARTEKO TXARTELA (ITIC)
Edozein irakaslerentzat, bai funtzionari zein kontratatu. Calle Yanguas y Miranda 27, behea, 31003 Iruñan eskatu behar da. Ordaindu beharra da (9€ ) eta NAN edo pasaportea, karnet tamainako argazki bat eta ikastetxe ofizial batean lanean ari zarela egiaztazen duen agiria aurkeztu behar dira. Beherapenak eta zerbitzu bereziak lortu daitezke mundu osoko garraioetan, ostatuetan, museoetan, antzokietan, kultura-zentroetan eta leku historikoetan. Info gehiago