Bihar, urriak 22, eta ostegunean, urriak 24, STEE-EILASek eta sektoreko sindikatu guztiek goizeko 8ak eta 11k bitartean ordubeteko lanuzteak deitu ditu EAEko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetan. Lanuzte hauekin sindikatuok eskatu nahi diegu , beste behin, patronalei eurek alde bakarrez urraturiko hitzarmena betetzea eta langileei zor dietena ordaintzea, hitzarmenaren negoziazioa aurreko hitzarmenetik abiatzea, hau da, inolako murrizketa planteamenturik gabe eta lan-erreformaren aurrean ikastetxe bakoitzean EAEko hitzarmenaren edukia beteko dela bermatzea eta hurrengo hitzarmena sinatu bitartean honek balio izatea. Egunotan elkarretaratzeak egingo ditugu ikastetxeetan eta, hainbat lekutan, zonakakoak izango dira.
Leave A Comment