Bihar, urriak 29, STEE-EILASek eta Gizarte Ekimeneko Ikastxeetako sindikatuek elkarretaratzeak egitera deitu dute EAEko hiru hiriburuetan. Deii egiten diegu sektoreko langile guztiei parte hartzera exijitzeko patronalei euskadiko hitzarmena bete dezaten eta hitzarmen berrirako negoziazioa aurreko hitzarmenetik abia dadin. Hauexek dira elkarretaratzeen noiz-nongoak
BILBO: arratsaldeko 6etan. Plaza Eliptikoan (Moyúa).
DONOSTIA: arratsaldeko 6 eta erdietan. Kristau Eskola egoitzaren aurrean – Santesteban Musikaria 3.Donostia
GASTEIZ: arratsaldeko 6 eta erdietan. Elkarretaratzea Jose Goikoetxea plazan (Gotzaindegiaren aurrean). Ondoren giza katea egingo dugu Ama Zuriaren Plazaraino.
Leave A Comment