elkarretaratzeaGizarte Ekimeneko Ikastetxeetako ehundaka langile elkarretaratu ginen Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Beste behin STEE-EILAS, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deitutako elkarretaratzeetan langileek eskatu genien Kristau Eskola, IZEA eta gainerako patronalei  2010ean aldebakarrez ezarritako lehenengo murrizketa geroztik betetzen ez duten hitzarmena bete dezaten, hitzarmenaren negoziazioa aurreko hitzarmenetik abiatzea, hau da, inolako murrizketa planteamendurik gabe eta  lan-erreformaren aurrean ikastetxe bakoitzean EAEko hitzarmenaren edukia beteko dela bermatzea eta hurrengo hitzarmena sinatu bitartean honek balio izatea.

Modu berean,  gogoararzi genion Eusko Jaurlaritzari sortu den egoera larrian ardura zuzena duela eta gatazka honen konponbidearen zati bat bere esku dagoela. Ez dezagun ahaztu Jaurlaritzaren murrizketa politikak sorrarazi zuela gatazka, ia hezkuntza sistemaren erdiari eragiten diola eta osorik diru publikoaz finantzatzen dela. Beraz, eskatzen diogu Jaurlaritzari Patronalei exijitzea Euskadiko Hitzarmena bete dezaten.

argazki bilduma