Gizarte ekimeneko sindikatuok greba deialdi berria egin duguGizarte Ekimeneko ikastetxeetan abenduaren 3 eta 4rako patronalak hitzarmen berria negoziatzera eser daitezen inolako murrizketarik gabe eta aplikazio bermeekin.
Joan den uztailaren 5ean Kristau Eskola-k eta IZEA-k Euskadiko lan hitzarmenaren ordez estatukoa aplikatzea erabaki ondoren sortutako gatazkak bere horretan jarraitzen du. Euskadiko Auzitegi Nagusiak emandako langileen aldeko epaiak ez du aldatu patronalaren jarrera eta mobilizazioekin jarraitzea baino ez digu uzten. Areago, gaur bertan sindikatuak, Kristau Eskola eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaritzak gutxieneko zerbitzuak aztertzeko izandako bileran Kristau Eskola-k adierazi du helegitea jarriko duela eta ez dutela estatuko hitzarmena bertan behera ustemo asmorik.
Inoiz baino garrantzitsuago dira antolatzea eta mobilizazioa gatazkari aurre egiteko, egoera irauli ahal izateko eta Euskadiko hitzarmena berreskuratzeko.
Leave A Comment