Atzo, abenduak 4, STEE-EILAS, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deitutako 2. greba eguna izan zen Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan. Lakuatik irten zen manifestazioan milaka langilek exijitu zieten Kristau Eskola eta IZEA patronalei Euskadiko Hitzarmena bere osatasunean eta inolako murrizketa planteamenturik gabe aplikatzea. Aldi berean, eskatu zioten Eusko Jaurlaritzari murrizketa politika alde batera uztea, gatazka honetan erantzukinez jokatzea eta bitartekoak jar ditzan langileak sakrifikatuko ez dituen irtenbidea emateko.
Manifestazioaren amaieran irakurritako testua
Argazki bilduma
Leave A Comment