Egun gizarteak pairatzen duen egoerak Haurreskoletan eragin zuzena izan du ;familiak langabezian, EREtan, lan prekarioetan eta abarretan daude. Honen ondorioz, matrikulazioa nabarmen jaitsi da eta aurtengo ikasturtea aurrekoa baino 500 haur gutxiagorekin hasi dugu.
Stee-Eilas sindikatuak Haurreskolak Partzuergoak eskaintzen duen zerbitzua garestia dela deritzogu. Jakin badakigu, une honetan haurreskola pribatu nahiz kontzertatu asko, (guztion diruarekin
finantzatuak) publikoak baino merkeagoak direla. Beraz, haurreskolen doakotasuna aldarrikatzen dugu, hezkuntza sistemaren parte direlako eta Haur Hezkuntza 0-6 urte bitartean kontsideratua dagoelako. [+IRAKURRI]
Leave A Comment