Kristau Eskola hitzarmen osoaren aplikazioa finantziazio publikoari lotzearekin tematzen da
Pasa den urtarrilaren 29an ELA, CCOO, STEE-EILAS eta UGT sindikatuok gatazkari irtenbidea eman nahi zion bigarren proposamen bat aurkeztu genuen, sindikatuon oinarrizko eskakizunei erantzunez eta orain arte patronalek azalduriko eragozpen nagusienei irteera emanez, arazo ekonomiko eta finantzarioak bereziki.
Atzo izaniko bileran ordea, Kristau Eskolak, hitzarmenarekin zerikusirik ez duten finantziazio arazo berriak mahai gainean jarriz azken hilabeteetako planteamendu bera errepikatu du, gatazkaren irteera hitzarmen osoaren aplikazioa, soldata taulak barne, ezinbestean Eusko Jaurlaritzaren baitako finantziaziora baldintzatuz.
Leave A Comment