Giza ekimeneko itunpeko ikastetxeetako greba.

STEE-EILASek salatzen du Eusko Jaurlaritzaren pasibotasuna Ordainketa eskuordetuari ustezko iruzurra geldiarazteko

Sektorean egindako hainbat greba direla eta, STEE-EILASek egiaztatu du enpresa batzuek ez dutela jakinarazten -egin beharko luketen bezala, bestalde-bere langileen parte-hartzea greba deialdietan. Egitekotan, Administrazioa izango litzateke langileei grebako deskontua egingo liekeena, kopuru horiek “aurreztuz”. Bere langileei deskontua zuzenean egitean, Hezkuntza Sailari adierazi beharrean-derrigorrezkoa den moduan-hori diru hori enpresen esku geratzen da era irregularrean.

Beraz, hainbatetan iruzurra ematen da ordainketa eskuordetuaren araudian. STEE-EILASek askotan salatu du egoera hau Sailaren aurrean. Biltzeko eskatu dugu eta gure laguntza eskaini dugu praktika honekin bukatzeko, baina Administrazioak ez du inolako borondaterik erakutsi. Alde batetik ez dago kontrol neurri nahikorik eta, bestetik, daudenak ez dira aplikatzen.

STEE-EILASen iritziz, sektoreko enpresa batzuek legea haustea larria bada ere, are larriagoa da administrazioaren huskeria. Hori dela eta, salatzen dugu dagoen pasibotasuna ordainketa eskuordetuaren kudeaketan ,eta, aldi berean, aldarrikatzen dugu beharrezko neurriak hartzea egoera hau saihesteko. Gure aldetik, martxoaren 26 eta 27ko greba deialdiaren aurrean erne jarraituko dugu eta baloratuko dugu erantzukizun penalen araztea eskatzea.

2014ko martxoak 24

AZALPEN OHARRA:

Ordainketa eskuordetua orain dela 20 urte ezarritako prozedura administratiboa da. Honen helburua diru publikoz sustengatutako ikastetxe pribatutako (itunpeko irakaskuntza) Haur Hezkuntzako 2.zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ordainsariak era zuzenenan administraziotik jasotzeko bidea da, enpresen eskutatik pasa gabe. “Gizarte ekimeneko” ikastetxeek (Kristau eskola eta AICE batez ere), ikastola pribatuek eta kooperatibek osatzen duten sarearen 250 ikastetxetako 15.000 langile baino gehiagori aplikatzen zaien prozedura da hau.