UPV/EHUn lanean ari zen kontrata bateko langilearen heriotza salatu nahi dugu LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuek. Istripu laborala Bibliotekako eraikinean izan da gaur goizean. Salaketa honekin unibertsitateko langileek bat egin dezaten bihar maiatzaren 21erako 12etatik 13etara ordu bateko lanustea eta Leioako kanpuseko Mikel Laboa plazan 12etatik 12,30etara egingo den kontzentrazioa deitu dugu sindikatuok. [KOMUNIKATUA]
Leave A Comment