Haurreskolak Partzuegoak bere langileentzat, formakuntza bermatze aldera, “Apatxin”deitutako formakuntza antolatzen zuen. Baina, era berean, Eusko Jaurlaritzak hezkuntzako langileentzat sortutako Garatu plangintzaren barruan zeuden ikastaroetan parte hartzeko eskubidea genuenez, “Apatxin” desagertu zen, Enpresak dirua aurrezten. Aurten, Garatu alde batera utzi eta haren ordez “Prest Gara” formakuntza atala sortu du Eusko Jaurlaritzak. Hasiera batean, gure parte hartzeak berdin jarraituko zuela esan ziguten arren, aldaketa sakonak egon dira, eta ondorioz, Haurreskoletako langileok kalte larriak pairatuko ditugu .

Prest Gara-n 0-3 zikloko irakasleak parte hartu dezakete, bai eskola Pribatukoak edo Konzertatukoak , baita eskola Publikokoak ere, baina ez Haurreskolak Partzuergoko langileak, irakasle kontratuaren ordez hezitzaile kontratua daukagulako.

Gure esku ditugun ate guztiak jo ditugu egoera berri honen azalpenak jaso nahian eta Lakuako erantzuna hau izan da: beste lan hitzarmen batean gaudela ( eta kontzertatu zein pribatuakoak ez ala?). Gainera zera gehitu dute, beste bide batetik jasotzen dugula formakuntza. Baina, iaz aurtengo egoera berdina geunden, beraz, zer aldatu da? ( murrizketa berri baten aurrean gaude?)

Enpresarekin ere hitz egin dugu eta esan diguez zeukala aldaketaren inguruan berririk. Berdin jarraituko zuela pentsatzen zuela.

Egoera honek ezinegona eta frustrazioa sortu du langileen artean. STEE-EILAS sindikatuak argi dauka beste murrizketa larri baten aurrean aurkitzen garela eta orain arte bezala gure haurreskoletan kalitatezko hezkuntza bermatzen jarraitu nahi badugu, ezinbestekoa da langileon formakuntza eguneratua. Beraz, Stee-eilas sindikatuak berriro ikastaro hauetan parte hartu ahal izateko eskaera egingo dio bai enpresari eta baita eusko jaurlaritzako hezkuntza berriztatzeko sailburu ordeari ere.