Estatu Espainoleko Erregeren abdikazioren ondorioz, inoiz baino indar handiagoa hartu dute Errepublikaren aldeko aldarrikapenak eta Estatuaren antolakuntza politikoaren inguruko erreferendumaren aldeko mobilizazioek.
Jakin badakigu gai honen inguruan aldarrikapen anitzak daudela, Estatuaren egituraketa bera dagoelako debatearen muinean. Auzi honen inguruan STEE-EILASen hainbat gauza argi dugu:
-
Herritarrei hitza emateko eskubidearen alde egin du, denok erabaki dezagun nolako antolakuntza politiko-soziala izan behar duen gure herriak. Une honetan, gauzak bere horretan mantentzeko saiakeren aurrean, erabateko aldaketa beharrezkoa dela berretsi nahi dugu, bestelako jendarte eredua bultzatzeko.
-
Herritarrei inoiz ez zaio aukerarik eman era demokratikoan, monarkiaren inguruan bere iritzia emateko. Monarkiaren zilegitasun politikoa bera kolokan dago.
-
Ez dugu ontzat ematen kargu publikoak herentziazkoak izatea, ezta . monarkiari ematen zaion pribilegiozko tratua ere. Oinarrizko printzipio demokratikoen guztien kontrakoa kontua da hau.
Horrela, STEE-EILASek bere izaera errepublikazale berresten du eta dei egiten die eilaskide guztiei parte har dezaten Errepublikaren aldeko mobilizazioetan.
Desde ALTERNATIVA REPUBLICANA os agradecemos vuestro claro posicionamiento por la república, nos veremos en las movilizaciones.
Salud y república
Osasuna ta Errepublika