STEE-EILASEK IBAIGANE  ikastetxea ixtea salatzen du eta konponbidea eskatzen du 

Bilboko IBAIGANE Fundazioak  bere ikastetxea behin betiko ixtea hartutako erabaki larria dela eta STEE-EILAS sindikatuak zera adierazi nahi du:

  • Salatzen dugu erabakiaren inguruan langileei eskaini zaien informazio eskasa edo eza . Langileei azken azkenean eman zaie erabakiaren berri eta aurrez aldetik ez da egon eragindako aldeen arteko adostutako konponbiderik lortzeko asmorik ere.
  • Exijitzen die Kristau Eskola eta Eusko Jaurlaritzari langileen egoerari konponbidea ematea, ugazaben itxierak eragindako langileak birkokatzeko formulak aurkituz. Halaber, eragindako familiei irtenbidea eman behar zaie datorren ikasturtean euren seme-alabek eskola-plaza izan dezaten
  • Bere laguntza eta babesa eskaintzen die Ibaiganeko langileei eta dei egiten du datozen egunetan langileen alde antolatu daitezkeen mobilizazioetan parte har dadin
  • IBAIGANE EZ ITXI!!