Ikasturte berriaren atarian STEE-EILAS sindikatuak salatu nahi du Gasteizko bi itunpeko ikastetxeetan izandako bi langileen kaleratzea, sindikatu honen kideak. Presentación de María eta Mercedarias ikastetxeetan izan diren kaleratze hauekin batera gogoratu behar da uztailean Egibide enpresan izandakoak, hirurak Kristau Eskolak zentroak. Kaleratze horiek ez dira arrazoi objektiboekin justifikatzen – itundutako gelen galera, esaterako- arrazoi ideologikoek eragindako kanporaketak izan direlako. Kristau Eskolak ezin du, inolaz ere, alorreko gatazka kolektiboa aitzakitzat hartu lanpostuen galera justifikatzeko.
STEE-EILASen ustez, erabaki horren atzean langileen aukeraketa diskriminatzailea dago. Hori erabat galarazita dago eta zaila da ulertzeko %100ean diru publikoaz bizi den ikastetxe baten kasuan. Deigarria da lansarien atzerapenak ordaintzeko adina diru ez dutela esaten dutenak dira, hain zuzen ere, diru publikoa kanporaketa apetatsuak ordaintzeko erabiltzen dutenak. Eta, bitartean, diru-laguntza publikoak ematen dituztenak beste aldera begira daude, fondo publiko horien kudeaketa zuzena zaindu beharrean.
STEE-EILAS-ek bere elkartasuna adierazi nahi die kaleratutakoei; aldi berean, berresten du egoera guzti hauek saltzeko konpromisoa, enpresarientzat lagungarria den lan-arautegiak eragindakoak direla jakinik.
Gasteiz, 2014ko irailaren 5ean
Leave A Comment