140912 EHU kurtso hasieraEHUk ezin du onartu murrizketa gehiagorik!

Eusko Jaurlaritzak, finantziazio nahikoa bermatu behar dio unibertsitate publikoari!

Ikasturte berri honetan zehar adostu behar dute Eusko Jaurlaritzak eta unibertsitateak 2014-17 aldirako unibertsitate plan berria. Une aproposa da Jaurlaritzari eta UPV/EHUko zuzendaritza taldeari murrizketa politikak alde batera uzteko eskaria egiteko eta UPV/EHU mailan onartutako akordio eta hitzarmen guztiak betetzeko bidea hartzeko.

Adostutako AZP eta IIPren lanpostu berrien sorrera eta eginiko kontratuen jarraipena bermatzea, 2012ko ez-ohiko ordainsaria benetan ordaintzea, irakasleen norbanako osagarrien deialdi berriak deitzea, plantila gaztetzeko programa indarrean mantentzea eta gainerako akordioak betetzeko beharrezko baliabide finantzarioak bermatzea exijitzen dugu.

Aurreko planean adostutako finantziazio publikoaren kopuruak ez dira bete, 2014an 2007ko mailara jaitsi da Eusko Jaurlaritzaren ekarpena eta, agerikoa izan da, langileen eskubideen ukazioa ekarri duela. Unibertsitateak ezin du onartu baliabideen inongo murrizketa berririk.

Plan berriak, UPV/EHUko lanpostu guztiak bermatzeko finantziazio publiko nahikoa edukitzeaz gain, goi mailako ikasketak eta ikerkuntza bermatzeko langileen eskubideak errespetatzea ezinbestekoa da.