LOMCERri EZ! Inposaketarik ez!

Euskal Herrian gure hezkuntza Eraiki

Bihar larunbata, urriak 11, Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan LOMCERri EZ! Inposaketarik ez! Euskal Herrian gure hezkuntza Eraiki lelopean kalejirak antolatu dituzte hezkuntza eragile anitzek.

STEE-EILASek dei egiten die Euskal herriko hezkuntza komunitatea osatzen duten eragile guztiei – ikasleak, irakasleak, gurasoak – eta herritar guztiei parte har dezaten kalejiretan. Horrela Iruñeko eta Gasteizeko Gobernuak LOMCE legea gure eskoletan aplikatzen ari direla salatzeko eta erakunde publiko horiei legearen garapenari uko egin diezaiotela eskatzeko.

Euskal Herria 2014ko urriaren 10ean