Zerrenden irekitze orokorra, orain!
Urriaren 12an, igandean, Hezkuntza Sailak bost zerrenda irekitzen ditu hiru lurraldeetan: HEOko Frantsesa, Alemana eta Italiera. Eskusoinua eta Sistema Elektronikoak.
Izena emateko epea bost egunekoa da soilik, 13tik 17ra.
Onartzen da edozein hizkuntz eskakizuna.
Atzo bertan bidalitako ZIBERSTEILAS-en esaten genuenez, onartezina da ordezkoak honela tratatzea. Alde batetik, euskalduntzen ari den sisteman perfil bako langileen sarrera sustatzen da. Bestetik, azken ikasturtean zortzi aldiz ireki ziren zerrendak, gehienetan aste batez, eta zerrenden puntuazioak nola dauden ikusita, aurten antzeko zerbait gertatuko dela uste dugu. STEE-EILAS-ek behin eta berriro eskatu du zerrenda guztiak modu sistematikoan irekitzea ikasturtero, baina badirudi nahiago dutela langileak pilpilean edukitzea, ea haien espezialitateak noiz irekiko dituzten zain.
Ze paper eraman behar ditut zerrendetara apuntatzeko??eta nora joan behar det??
Hezkuntza. net orrian daukazu informazio guztia. Hala ere hauxe eraman behar duzu.
eskabide orria beteta, NAren fotokopia, tituluak originala eta fotokopia, euskara maila agiria, Bigarren hezkuntzako CAp eta dituzun titulu guztien fotokopia eta onarpen eskabidea beteta.
Eraman behar duzu hezkuntza delegaziora.