STEE-EILASen prentsa oharra lekualdatze-lehiaketaren inguruan
STEE-EILAS sindikatuak PAI ereduan klaseak emateko ingeleseko profilarekin lekualdatze-lehiaketan eskaintzen diren bakanteak (guztien %71 Haur eta Lehen Hezkuntzan) baita sekzio elebidunetarako eskaintzen direnak ere (guztien %11 Bigarren Hezkuntzan) atzera botatzea eskatu dio Hezkuntza Departamentuari Mahai Sektorialean.
Planifikazio ezarengatik eta errekurtso faltagatik jasotako kritiken ostean, Administrazioak orain 37/2014 Dekretua aplikatzean (STEE-EILASek beste sindikatu batzuekin batera errekurritu du) egoera are gehiago zailtzeko asmoa dauka. Hauxe da administrazioak lekualdatze-lehiaketaren prozedura honekin aurrera jarraitzen badu gertatuko dena; PAI programetako Haur eta Lehen Hezkuntzako plazak Ingeleseko espezialistek hartu ahal izango dituzte aurretik oposaketak gainditu zuten espezialitatean lehenengo lanpostua lortu gabe. Gogorazi behar dugu hau ezin dela egin gainontzeko espezialitateetan. Administrazioak 2011ko oposaketa deialdian ingeleseko plaza gehiegi eskaintzean egin zuen akatsa ez luke irakaslegoak ordaindu behar, baina hori ezin da konpondu gainontzeko espezialitatei kaltea eraginez. Are gehiago, kontuan izan behar dugu egoera honengatik kaltetutakoek ere errekurtso berriak jarri ahalko lituzketela.
Iaz STEE-EILASek irabazi zuen sententziak esaten duen bezala, badira beste aukerak legez kanpokoak ez direnak eta administrazioaren akatsak irakaslegoari ordainarazten ez dizkiotenak:
batetik, plaza hauek ingeleseko espezialitatean eskaintzea eta ikastetxe guztietan atzerriko hizkuntzen ikasketa sendotzea errekurtso gehiago bideratuz, eta, bestetik, ingeleseko profil gabeko Haur eta Lehen Hezkuntzako plazak lekualdatze-lehiaketan eskaintzea, horrela irakaslegoak mugikortasunerako aukera izan dezan.
STEE-EILAS sindikatua nafar irakaslegoaren lan eskubideak errespetatu daitezen zelatan egongo da, eta Hezkuntza Departamentuak legez kanpo eta modu ez egokian martxan jartzen dituen neurri oro publikoki eta, beharrrezkoa bada, epaitegietan, salatuko ditu; ezin dugu ahaztu neurri hauek epaitegian errekurrituta dagoen Foru Dekretu batean babesean martxan jartzen ari direla, irakasle guztiari eta nafarroako hezkuntza sistemaren kalitateari ikaragarrizko kaltea eragiten dion Foru Dekretu baten babesean, hain zuzen ere.
Iruñean, 2014ko urriak 13an
Leave A Comment