2015erako aurrekontu egitasmoa Eusko Jaurlaritzak Madril eta Europar Batasuneko politikekin lortutako konpromiso ekonomikoek mugatuta jaiotzen da: zorraren ordainketa (2014an baino 174 m. gehiago) eta defizit publikoaren murriztapena (%1etik 0,7ra). Haren ondorioz, Sailak Hezkuntzarako dituen hamar programen gastu osoa % 0,8 bakarrik haziko da 2014arekin alderatuz. Igoera hau KPIaren inpaktuaren eraginez (% 1 gaur egun) ezer ezerean geratzen da. 26,4 milioi gehiago dira, hauetatik 2012an galdutako aparteko ordainsariaren laurdena ordaintzeko, 13,4 milioi, erabiliko dira. 350 milioi euro gehiago beharko lirateke 2015eko aurrekontuek 2009koak berdintzeko. Aldi honetan gastuaren jaitsiera etengabea izan baita: Orokorrarekiko puntu 1 eta ikasleagatiko gastuan % 12a.
Edozein aldagairi helduta ere, hezkuntzak BPG orokorrarekiko duen portzentaia txikituz doa:
-Aurrekontu orokorra baino %4,15 gutxiago igotzen da, zorraren ordainketa kontuan izan gabe .
Kasu honetan, aurrekontu orokorrak %2,65 eko igoera du.
-Aurrekontu orokorrari helduz, hezkuntza gastua %24,86-tik %24,08-ra pasako da. Zorra kontuan izan gabe: %27,02-tik ,%26,55-era.
-Hezkuntza gastua, %4,01-etik, %3,97-era jeitsiko da BPG-arekiko. %6-tik oso urrun.
Zaila da 2009an murriztu ziren soldatak ondoz ondoko bosgarren urtean izoztuz Hezkuntzako
langileen funtzioari (Departamenturako helburua) prestigioa ematea. Dagoeneko % 20ko
erosahalmen-galera metatzen dugu.
Gelako Ikasle kopurua gero eta handiagoa da eta hori oso kezkagarria da: LH-en 19,3 tik 19,5 era, DBH-en 19,8 tik 20,1-era eta 22,3-tik 26,8 ra Batxilergoan, hurrenez hurren. Hezkuntza zerbitzua kaxkartzeaz gain, ehundaka lanpostu galtzen dira . Egoera hau jasanezina da, hezkuntza sailak, 2013 an ordezkogaiei dagozkien murrizketak inposatu ondoren. Errealitate hau izanik, Hezkuntza Sailak lau haizeetara saldu nahi du 275-ko EPE-a . Aurten, ikasturtea hasteko 4.000 ordezko behar izan direnean.
Lanpostu bakoitza, 3.135 euro kostako da, guztira 862.000. Publizitate kanpaina garestia, alajaina.
Diru-Partida berriarik ere bada , “Eskola Ekiten” proiektua sustatzeko 240.00 €koa hain zuzen.
Egitasmoa horrek – egun geldirik dago STEE-EILASen salaketa baten ondorioz- hezkuntza sistema priobatizatzeko beste urrats bat suposatzen du: ikastetxeenez dira benetako premiak ez dituzte sisteman dauden langileek betetzen eta ikasgela batzuetan hezitzaile arrotzak – kaualifikazio zalantzagarria dutenak eta izaera kontserbadorea duen Fundazio Pribatua batek prelkarietatez kontratatuak – sartzen dira.
Lanei dagokien diru partidak aurreko murrizketen ( 2012an %30koa) eragina nolabait zuzentzen
dute. Hala ere, aurrekontuek ez dute eskaintza publikoa datozen 4 urteetarako apirilean aurkezturiko azpiegituren Palngintzak aurretik programatutakoarekiko %50 baino gehiagoko murrizketa jasotzen duelako.
Deigarria da oso Haurreskolak Partzuergo publikoak 0-2 zikloa finanziatzeko aurrekontuak jasotzen duen murrizketa aparta ( % 7,4). Nahiz eta Legebiltzarreak hala eskatu, ez da familia askok ordaindu ezin duten kuotak murriztu edo errazionalizateko neurririk jasotzen. Bestaldetik itunpeko irakaskuntzari dagokion finantziazioa – murrizketak izan arren – estatukoarena baino askoz handiago da; aipatzekoak dira hezkuntza itunei bideratutako 529 milioi euro (%1,1 gehiago).
Euskal Herrian, 2014ko azaroaren 22an
Leave A Comment