Prentsaurrekoa: gizarteari Euskal Herria, TTIPi EZ Kanpainaren Adierazpena aurkezteko.
Eguna: 2015eko urtarrilaren 28a, asteazkena.
Ordua: 11:30.
Lekua: La Bolsa auzo etxea. Pelota kalea 10 (Ganbara aretoa). Bilbao
Prekarietatea, pobrezia eta iraunaldiko luzeko langabezia handitzen ari dira; sektore publikoa pribatizatzearen alde egin da; lan-baldintzak desregularizatu egin dira; eta gizarte eskubideak, murriztu. Eskubide zibilak mugatu egin dira, eta abar. Gizarte zibilaren hainbat erakunde eta hainbat pertsona erabat kezkatuta gaude, badakigulako Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertso Hitzarmenak (Transatlantic Trade and Investment Partnership – TTIP, ingeleseko laburtzapenean), Kanadarekiko Akordioak (Comprehensive Economic and Trade Agreement – CETA) eta TISA-k (Trade in Services Agreement) eragin negatibo handia izango dutela.
Oso interes publiko anitzen alde egiten dugu lan, hala nola, hurrengoen alde: ingurumenaren babesa, frackinga, elkartasun internazionalista, osasun publikoa, nekazaritza, kontsumitzaileen eskubideak, elikagaien eta nekazaritzaren arauen babesa, gizarte eta lan arauak, langileen eskubideak, emakumeen eskubideak –zapalkuntza patriarkalaren aurka-, informaziorako sarbide publikoa, eskubide digitalak eta oinarrizko zerbitzu publikoak, hezkuntza, finantza sistemen kontrol publikoa eta soziala eta animalien ongizatea
Aurkezpen ekitaldian hurrengoak egongo dira: EH Bildu, Ezker Anitza-IU, Podemos, EQUO, Ezkerra, M+J, CCOO Euskadi, LSB-USO, UGT, LAB, ELA, ESK, EHNE, STEE-EILAS, CNT, CGT, Euskal Goi Bilera Soziala, NME, Ekologistak Martxan, ATTAC, AHT Gelditu, Zorraren Auditoretza Herritarra, Desazkundea, Askapena, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Basherriak, Fracking Ez, P.A.H., Antikapitalistak, Komite Intenazionalista, GKEen Koordinakundea, Mugarik Gabeko Ekonomialariak, M15M, Reas Euskadi.
Leave A Comment