Esparza eta Hezkuntzako EPE . Esparza y OPE Educación
STEILAS sindikatuak EPEren inguruan 2015eko maiatzeko hauteskundeetan UPNren zerrendaburuaren adierazpenak ezagutu ondoren, honako iritzia plazaratu nahi du:
Bere hitzak pupulistak ez ezik, demagokikoak ere badira, eta hauen helburu bakarra nafar jendartearen aurrean bere pertsonaren ezagutza maila handitzea da. Honetaz gain, agertu duen pertsona interinoekiko errespetu eza asaldagarria da, serioa den informazioa behar baitute. Horretaz gain, garai honetan nekez presta lezakete oposaketen gaitegia behar bezala. Iribas Kontseilariak oposiziorik ez dela eginen baieztatu du behin eta berriro, eta, hala ere, Esparzak gaineratu du legealdia bukatu baino lehen EPE aurreikusten dela.
STEILASek exijitzen dio Iribas kontseilariari Departamentuaren asmoa behin-betiko argitzeko, eta informazio hau eman dezala dagokien esparruetan, hots, Mahai Sektorialean eta Parlamentuan.
Pamplona/Iruña urtarrilak 27
Leave A Comment