Nafarroan EPE egingo dela zioen berriaren inguruan sortu den polemikaren inguruan STEILASek honako hau nahi du aditzera:
Lehenik eta behin argitu 2014/2015 ikasturtean ez dela oposaketarik izanen Hezkuntzan.
Hezkuntza Departamenturen jokamoldea erabat arduragabea izan da, eta Iribas Jaunak berak publikoki argitu ez izana irmoki gaitzesten dugu. Beste behin ere agerian geratu da Iribasen eta bere lantaldearen kudeaketa okerra.
STEILASek hezkuntzako langileen egonkortasunaren alde lanean segituko du, EPE guztien helburua ikastetxeen beharra asetzea izan dadin, beti ere planifikazio egokia eginez, eta, bereziki, denborari behar bezalako errespetua erakutsiz.
Pamplona/Iruña urtarrilak 29
Leave A Comment