EPE – OPE Prentsa oharra – nota de prensa steilas

Hezkuntza Departamentuak gaur Mahai Sektorialean sindikatuei aurkeztu dien 134 lanpostuen
Enplegu Publikoaren Eskeintza honen aurrean, steilasek ondoko balorazioa egiten du:

-Nafarroako Gobernurako UPNko hautagaiak oposizioak iragarri zituen irakaskuntzan eta
ordudanik salatu dugun bezala, berriz ere arbuiatzen dugu azpijoko elektoralista eta propagandistiko hau, zeren 800 lanpostu suntsitu eta interinoen egoera izugarri ezegonkortu ondoren, orain atera da 134 lanpostuen deialdi hutsalarekin, 3 hilabete falta direnean hauteskundeetarako. Eskeintza honek ez die erantzuten hezkuntza sistemaren egiazko beharrei. Gainera, ez dugu ahaztu behar gaur aurkeztu den EPE zenbaki hutsa dela, hurrengo gobernuak alda dezakeena ekainetik aurrera.

– Salatzen dugu C1 ingeleseko mailaren inposizioa gaztelaniazko haur eta lehen hezkuntzako
oposizioetan parte hartzeko, hau ez da inoiz egin komunitate autonomo batean eta ez dago araudi ezagunik hori baimentzen duenik. Ematen du buruan duten gauza bakarra dela PAI programari eustea, nahiz eta bidean utzi irakasle eta ikasle kaltetu asko.

– Ezgaraiz egindako deiladia dela uste dugu, kaxkarra eta suspense askokoa, interinoen
ziurgabetasuna eta urduritasuna handitu besterik egin ez duena, ez baitu batere argitu EPE batean hain oinarrizkoak diren alderdiak: datak eta espezialitateak.
Hori guztiagatik, salatzen dugu Hezkuntza Departamentuak interinoekiko erakutsi duen begirune ,eza, gizatalde hau duen onena irakaskuntza publikoaren alde ari baita ematen, murrizketa basatiak eta baldintza txarrak pairatu arren.
Iruñean, 2015eko otsailaren 18an