Euskararen legea aldatu da. Cambio en la LEy del Vascuence

Euskararen legearen aldaketa pozez hartu dugu.

STEILAS sindikatuak pozez hartu du Euskararen Legea aldatzeko
proposamenak , behingoz, aurrera egin duelako. Urte gehiegi eman dugu erabat estua izan den marko legala gainditu nahian, eta orain bestelako egoera baten hastapenetan gaudela pentsatzen dugu.

Maiatzeko hauteskundeen ondoren Nafarroan gobernu berria izanen dugu,
UPNkoa ez den gobernua izanen delakoan gaude, eta hari egokituko zaio burutu berri
den matrikulazioan atzeman diren beharrei erantzutea. Gauzak honela, alderdi
politikoei dei egiten diegu Nafarroako herrietan D ereduan sare publikoan ikasteko
eskaerak kontuan hartzeko, eta ez erabiltzeko aitzakia bezala berariazko araudia
garatu beharra zonalde ez-euskaldunean euskarazko taldeak sortzeko 15/16
ikasturtean.

Gogoratu nahi dugu araudia izan ez izana, berez, ez dela oztopo izan
hainbat kasutan, hala nola, Noainen eta Mutiloan; hauek zonalde ez-euskaldunean
daude eta D eredua dute. Oraingo Departamentuak ahaleginak egin ditu urte betez
atzeratzeko legearen aldaketa, baina erabakiak zuzentzeko aukera dago.
Publikoan sinisten baitugu Nafarroako Gobernuari exijitzen diogu sare
publikoaren eskaintzan euskaraz ikasteko aukera bermatzeko Nafarroako edozein
herritan.

Pamplona/Iruña otsailak 19