nota prensa STEILAS C1 oposaketak
Gaur, martxoak 2, Hezkuntza Departamentuarekin Mahai Sektorialean izandako
bileraren ostean argi geratu da ingelerako C1 profila exigitzen duten plazak oposaketan
ateratzea legez kanpoa dela.
Hain zuzen ere, 276/2007 Errege Dekretuak aurreikusten du Hezkuntzako EPEtan
gaztelaniaren edota Autonomi Erkidegoko hizkuntza koofizialen ezagutza bakarrik exigitu
ahal izango dela.
Egoera honen aurrean, Departamentuari proposamena atzera botatzea exigitzen diogu
eta ohartarazten dugu hezkuntza sistema publikoan ingeleseko C1 profila izatearen
baldintza inposatzeko edozein saiakera gure sindikatuko zerbitzu juridikoek epaitegietan
errekurrituko dutela.
Iruña 2015eko martxoak 2
Leave A Comment