Datorren ikasturterako, 2015-2016rako, hain zuzen, ikasteko laguntzak (bekak) eskariak aurkezteko epea zabalik dago. Eskari-orria eta arauak bidaltzen dizkizugu zure ikastetxean zabaltzeko, steilas-eko ordezkari sindikala edo afiliatua zarela eta.
Eskaera egiteko ezinbestekoa da eredu ofiziala erabiltzea. Aurten ez da bikoiztua aurkeztu beharrik . Beka hauek Giza Ekimenezko Ikastetxeetako Hitzarmenaren barruan dauden ikastetxeetarako dira, ez ikastoletarako ez unibertsitateetarako. Bestetik, 0-3 urte bitarteko mailek bakarrik %15eko laguntza daukate.
Apirilaren 1ean amaituko da epea eta hiru herrialdeetako eskaerak Bizkaian jasoko dira.
Utzi iruzkina