Eraso berri bat presoen aldeko elkartasun mugimenduari:

steilas-ek poliziak egindako atxiloketak errefusatzen ditu

Gaur, berriro ere, nabaria gelditu da hainbat ekimen judizialaren atzean dagoen bultzada politikoa, euskal gizartearentzat ulertezina den kriminalizazio orokorreko estrategia baten barruan. Izan ere, euskal presoen eskubideak defendatzen dituzten erakundeak eraso ditu poliziak. Urtarrilean izandako polizia operazioaren jarraipenean Nagore Lopez de Luzuriaga eta Izaskun Abaigar Etxerat-eko ordezkariak eta Jaiki Hadi Elkarteko kideak diren Fernando Arburua eta Oihana Barrios psikologoa atxilotu dituzte.

Behin eta berriro salatu dugun bezala, Alderdien Lege antidemokratikoaren bidez egiten diren atxiloketa hauek guztiak justiziazko prozesu itxuraz janzten saiatzen badira ere funtsezko eskubide politiko eta zibilen aurkako eraso politikoak besterik ez dira; hala ulertzen du euskal gizarteak eta hala ulertzen du steilas-ek ere.

Euskal Herrian bizitzen ari garen garai berri honetan, hain zuzen ere, ulertezinagoa egiten zaigu giza eskubideei errespetua eskatzeagatik inor atxilotzea, auziperatzea edota espetxeratzea, “dena ETA da” aitzakia merkea erabilita. Urrats berriak eman beharrean, aspaldiko dinamikari eutsi nahi zaio.

steilas-ek Halako bidegabekeriaren aurrean, elkartasunik beroena eskaini nahi diegu gure aldetik kinka larri honetan daudenei, baita senitarteko eta lagunei ere, bere askatasuna aldarrikatzeko eta egindako bidegabekeria salatzeko egingo diren ekimenetan partu hartuko dugula adieraziz.

2015eko martxoaren 25ean