Argitaratu berri da EHAAan PISA errendimendu frogak lantzeko eta egokitzeko administrazio kontratuaren jakinarazpena. Hezkuntza Sailak lan hau burutzeko kontratatu duen enpresa Europa Sociedad y Educación izenekoa da. Beronen Patronatua eta Batzorde Aholkularia osatzen duten pertsonek lotura zuzena dute eliza katolikoarekin, enpresa handiekin, komunikabideekin eta, batez ere, bankuekin.
Ez gaitu harritzen Eusko Jaurlaritza, Euskal Herriko hezkuntza komunitateak hezkuntzaren inguruan duen ikuspegiaren aurka, era honetako fundazioekin lankidetzan aritzeak: CONCAPA (Familia aiten eta ikasleen aiten Konfederakunde Katoliko Nazionala), Iberdrola Fundazioa, Banco Santander eta beste enpresa, elkarte eta fundazioekin batera, alegia.
Gertaera honek, aurretik eman diren era honetako beste askorekin batera (Eskolan Ekiten ekimena), agerian uzten du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren pribatizazioan oinarritutako asmo politikoa, zerbitzu publikoak ahulduz. Hezkuntza zerbitzuak egituratzeko modu neoliberal hau Heziberri2020 proiektuan gorpuzten da.
steilasek berriro ere eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari, zerbitzu publikoen kanporatzea indartu beharrean euskal administrazio publikoaren barne baliabideak erabil ditzala lan hauek burutzeko.
2015ko apirilaren 17an
Leave A Comment