gidaGenero aniztasunak eta aniztasun-afektibo sexualak hezkuntzan, eta jendartean, bizi duen egoerak arduraturik, STEILAS sindikatuaren LGTBIQ taldeak Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua prestatu du.

Haren helburu nagusiak dira gutxieneko eskubideez baino, ezinbesteko eskubideez ari garela azpimarratzea, eguneroko jardueretan aniztasuna agertzeko hainbat adibide aurkeztea, eta berariazko prestakuntzaren beharra nabarmentzea; hortaz, benetan hezkidetzailea den hezkuntza emango badugu, hausnartu eta deus aldatu behar ote dugun ikusi behar dugu. Guregatik, hezkuntza komunitate osoagatik, aniztasunaren aldeko apustuagatik.

Edozein ekarpen edo zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

LGTBIQ taldea.

Genero eta aniztasun sexualerako GIDA. STEILAS.2015 [pdf]