Hainbeste herrialde gurutzatu ondoren, kide portugaldarrek amaiera erraldoia eman nahi diote eta herrialde ezberdinetako kideak gonbidatu gaituzte. Horregatik, Euskal Herritik delegazio potente bat bidali nahi dugu. Animatzen?
Data: urriaren 17a.
Irteera-itzulera: urriaren 16an irten (iluntzean) – 18an itzuli (iluntzerako).
Prezioa: oraingoz 40 euro inguruko prezioa izango dela kalkulatzen dugu (autobusa + lolekua). Apuntatzen garen pertsona kopuruaren araberakoa eta kamiseten salmenten araberako izango da.
Irteera lekuak: izen-emateen arabera, irteera-leku gertukoena egokituko zaizue (ziurrenik hiriburuei dagozkienak).
Oharrak:
– Izen ematea lehenbailehen egitea eskertuko dugu (irailaren 28a aurretik bada hobe), autobusak antolatzen joateko.
– Norbaitek prezioarekin arazoak baditu, formularioan bertan azal dezala eta moldatuko dugu. Ez dugu dirua eragozpen bat izan dadin nahi.
– Edozein duda dela, idatzi: info@emakumeenmundumartxa.eus helbidera.
ANIMATU ETA GOAZEN LISBOARA!
Leave A Comment