HEZKUNTZAN ALDAKETA IKUSI NAHI DUGU
HEZKUNTZAN ALDAKETA IKUSI NAHI DUGU
Nafarroan legegintzaldi osorako lau alderdik sinturiko hitzarmenean – Gobernuak
bete behar duena – hezkuntzari dagokion atalean honelako hasiera dago : hezkuntza
inbertsioa da, ez da gastua.
Orain arte eztabidaren muin nagusia PAIren moratoria eta ebaluazioa izan da, batez
ere komunikabideetan eta alderdien artean. Guk ez dugu moratoriarik ikusi, ezartzea
aurreikusita zegoen ikastetxeetan martxan jarri baita, eta nola egingo den ebaluazioa
ikusteke dago. Hezkuntza komunitateak, eskola publikoetan eguneroko egoera bizi duenakingelesaren
irakaskuntzari ematen zaion trataeraz gain, baditu bestelako kezkak eta
beharrak; eta Kontseilariaren taldeak behar hauek eraginkortasunez eta aldaketarako
irizpideak erabiliz asetzen ez dituen sentsazioa dago.
Mahai sektorialean behin eta berriro ikusi ditugu dinamika zaharrak eta ohiko
argumentuak. Kontseilariak negoziaziorako egutegia aurkezteko eskatu zigun sindikatuoi,
eta horretan txertatzeko jorratu beharreko gaiak eta honelaxe egin genuen. Gure aldetik,
kontseilaria Mahai Sektorialera etortzeko eskatu genuen, eta momentuz ez da horrela izan.
Jakin badakigu nekez etortzen ahal dela bilera guztietara, agenda arazoak tarteko, baina
horren ondorioz lehengo dinamika bera nagusitzen ari da; kontu teknikoak baino ez dira
jorratzen, eta sindikatuok luzatutako proposamenak ez dira agertzen. Leku-aldatzeak aipu
berezia eskatzen du: nahiz eta steilasek eta beste sindikatu batzuk eskatu C1 eskaerarekin
plazak ez ateratzea ( Ingelesa Ikasteko Programak ebaluatu arte) 160 plaza eskaintzea
erabaki dute inolako negoziaziorik gabe.
Mendozak izendatu dituen pertsonak euren iraganaren gatibu dira. Urtetan zehar
sindikatuon lana ez dute aintzat hartu, eta, nonbait, ez dakite bestela jokatzen.
Departamentua lasta bota beharrean dago; UPNren politika murriztaileetan, PAI diseinuan,
eta LOMCE azkar ezartzeko lan egin duten pertsonak kargugabetu behar diren ustea
berresten dugu.
Ordezkapenak egiteko irizpide berriak aldarrikatzen dugunean dirurik ez dagoela
erraten digute. Behin eta berriro errepikatzen dute erantzun bera ratioak berrikusteko
eskaera luzatzen dugunean – ez baitugu 27 ikasleko talderik ikusi nahi- ; interinoentzako lan
baldintza berberak exijitzen ditugunean, edota adinagatiko murrizketak ematen direnean
ordezkapenak behar bezala egiteko eskaera mahairatzen dugunean…
Baina hezkuntza politikan dena ez da dirua: borontate irmoa eta argia ezinbestekoa
da. Adibideetako bat Lan Eskaintza Publikoaren kudeaketa dugu: horren esperoan milaka
pertsona daude; edo sindikatu guztiok luzatu dugun eskaera interinoen zerrenden kudeaketa
aldatzeko, 2009 urtean UPNk Agindu Forala inpostu baitzuen langileen ordezkarion
kontrako jarrera sendoa kontuan hartu gabe. Gauzak honela, hurrengo Mahai Sektorialean
LEPen gaineko informazio hutsa emanen diguten susmoa dugu, negoziazioa baztertuz; eta
kontratazio zerrenden kudeaketarako aldaketa proposamenak bazterrean geratuko direla.
Langileon lan baldintzak negoziatzen dakien taldea nahi dugu, negoziatu nahi duena,
hezkuntza kalitatea hobetzeko; era berean, aurrekontuetan hezkuntzaren lehentasuna
nabarmentzen duena, eta horretarako diru nahikoa hornitzen duena. Honelaxe, eta ez
bestela, ikusiko dugu euren benetako jarrera, eta argituko digute hezkuntza inbertsioa ote
den ala gastua.
STEILASek 11 puntuko dokumentua igorri zion irailean Kontseilariari hezkuntza
publikoa hobetzen lagundu nahian. Hemendik gutxira berrriro elkartzeko aukera izanen
dugulakoan gaude, Departamentuarekin harreman zuzena nahi baitugu, orain arte epaitegien
bitartez izan da eta . Bada garaia aditzeko langile interinoekiko diskriminazioa bukatu dela,
eta aste santu eta gabonetako egun ez lektiboak finikitotik kentzen ez zaizkiela, udako
hilabeteen soldata jaso eta puntuak izateko eskubidea berreskuratzen dutela… Sindikatu
guziok bat egiten dugu aldarrikapen hauetan, eta epaitegiek arrazoia eman digute. Buka
dezagun, bada, bazterkeriarekin.
Aldaketa ikusi nahi dugu, Mendoza jauna. Ez ahaztu kontseilari postuan zaudela
milaka langileren botoei esker , eta aldaketaren alde lan egin dugun taldeoi esker ere bai. Guk
benetako aldaketa aldarrikatzen dugu, bestelako politikak egitea posiblea dela uste baitugu,
eta hau epe laburrean ikusi nahi dugu.
Kepa Yecora 18203562 M
Amaia Zubieta 15789779A
Steilaskideak
Leave A Comment