Maiatzak 1

ARGAZKI BILDUMA: https://goo.gl/photos/Yv4oN3StQ9nF9mSA6

DEIALDIAK:

BILBO 11:30etan Gran Via-n (Toledo kafetegi parean)

GASTEIZ 12:30etan Europa Jauregian

DONOSTIA 10:00etan Oreretatik martxa eta 12:30 etan Kioskoan

IRUÑEAN 12:00etan San Lorenzon

Maiatzaren Lehena bertan dugu. Kapitalistek eta euren morroiek krisia amaitutzat eman badute ere, jakin badakigu beraientzat bakarrik izan dela. Langileen eta herritar guztientzako prekarietatea eta pobrezia areagotzen den bitartean kapitalisten diru egarri aseezinak ez du amaierarik eta beren irabaziek ez dute mugarik.

M1 langileen harrotasuna ospatzeko eguna izateaz gain gure aldarriak kaleratzeko eguna ere bada. M1ean ere argi utzi behar diegu pertsonen beharrak euren interesen gainetik daudela eta aurrean izango gaituztela hori aldatu ezean.

Beraz, steilasek dei egiten dizu, beste sindikatu batzuekin eta jendarte eragile anitzekin batera, burutuko duen manifestazioetan parte hartzera.

 

maiatzak 1 bilbo 2