steilasek Barakaldoko La Milagrosa ikastetxearentzako konponbidea exijitzen die enpresari eta Kristau Eskolari
Barakaldoko La Milagrosa Ikastetxea – Karitatearen Alaben Lagundiak kudeatutako Itunpeko ikastetxea eta Kristau Eskolako kidea – bere itxieraren aurreran egon daiteke. Itxierak 40 langile baino gehieagok bere lanpostua galtzea ekar dezake eta 350 ikasle baino gehiagoren eskolaratzeari eragin diezaioke .
Egoera hori dela eta steilasek hauxe adierazi nahi du
- exijitzen die Ikastetxearen titularrari eta Kristau Eskolari arduraz joka dezaten eta langileak eta familiak asebeteko dituen konponbidea ematea.
- Halaber Barakaldoko Udalari eskatzen diogu bere erantzukizunari eutsi diezaion eta lagun dezan lanpostuak mantenduko eta ikasleen eskolaratzea bermatuko duen konponbidea bilatzen.
- eskatzen dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari La Milagrosa ikastetxeko egoerari irtenbiderako aukera guztiak aztertzea, publifikazio barne, hezkuntza komunitatearekin adosturik.
Leave A Comment