Jakingo duzuen bezala, Eusko Jaurlaritzak legea ez betetzea eta RGI-an murrizketak egitea erabaki du: batetik, SMI-aren %8-ko igoera ez dute aplikatuko gizarte laguntzetan (legeak dio prestazio sozialen igoera SMI-aren araberakoa izan behar duela) eta bestetik, RGI-ak azken 5 urteetan izaniko %7ko murrizketa mantenduko da. EAE-n 64.000 familiek jasotzen dituzte laguntza hauek eta euren eskubideetan murrizketak izango dituzte.
Egoera honen aurrean, Euskal Herriko eskubide sozialen Kartak eta prestazio sozialen alde lanean diharduten hainbat kolektibok elkarlanean (besteak beste: Berri Otxoak, Erletxea, Argilan, Plataforma de Afectadas por Lanbide, Duintasuna Pentsionistak) kalera ateratzea ezinbestekoa ikusi dugu eta GIZA KATEA antolatu dugu otsailaren 3an Bilbon Lanbide – Confebask – Eusko Jaurlaritza lotuz (10:30tan Bizkaia plazan, Lanbide aurrean jarri dugu hitzordua).
Mobilizazioaren KARTELA atxikita duzue eta atzo emaniko agerraldia: http://www.eskubidesozialenkarta.com/2017/01/30/gizarte-prestazioetan-murrizketak-salatzeko-mobilizazioa-otsailaren-3an-bilbon/
Leave A Comment