STEILASen prentsa-oharra PSNk oposizioak espezialitateka egitearen aurka aurkeztutako lege proposamenaren aurrean
PSNk gaur oposizioak espezialitateka egitearen aurkako lege proposamena aurkeztu du Parlamentuko Mahaiaren aurrean. Honen aurrean honakoa adierazi nahi du STEILASek:
-Oposizioak espezialitateka ateratzearen aurka PSNren proposamenaren aurrean gure ezinegona eta kezka adieraztea. Era berean, gai honekin hartutako presarekin harrituta gaude, kontuan hartuta Hezkuntzan ez duela idatzizko proposamenik ere egin.
–Gobernua sostengatzen duten alderdi politikoei Hezkuntzako Mahai Sektorialak babesten duen erabakia ez oztopatzeko eskatzen diegu. Ezin dugu ahaztu hau dela irakasleen lan baldintzekin lotutako gaien inguruan erabakiak hartzeko zilegitasun osoa duen organo bakarra.
Zer erranen du UGT-k ?