Prentsa oharra: Hezkuntza Sailak irakasleon mahai sektorialean aurkeztutako proposamenaren aurrean

20171220_notadeprensa

IRAKASLEON MAHAI SEKTORIALA

Hau da STEILAS sindikatuaren irakurketa, gaur hilak 20, Hezkuntza Sailak irakasleon mahai sektorialean aurkeztutako proposamenaren aurrean

Sindikatuok badaramagu urte bete mobilizazio dinamikan, administrazioari negoziatzeko interpelazioa eginez. Mobilizazio hauei esker, gaur Hezkuntza Sailak negoziatzeko atea zabaldu du.

STEILAS sindikatuak, hezkuntza publikoan inbertsioa nabarmen igotzea da, hasieratik mobilizazioak bertan behera uzteko jarri duen baldintza. Eta gaur, administrazioak luzatu digun proposamenak ez du inondik inora hori jasotzen. Izan ere, zehaztu gabea eta eskasa da, eta ez ditu gai garrantzitsuak aipatzen: ratio jaitsiera, baliabide gehigarrien falta, bajak zigortzearekin amaitzea eta erosahalmena berreskuratzea besteak beste…

STEILAS sindikatuak oso proposamen zehatza helarazi dio Hezkuntza Sailari benetako negoziazioa gauzatu ahal izateko.

Horregatik guztiagatik, eta egoera hau aldatzen ez den bitartean, urtarriletik ekainera mobilizazio eta greba dinamikarekin jarraitu besterik ez dugu.

STEILAS

 

2017-12-21T16:43:54+00:002017 abendua 20 |Albisteak, Prentsa Oharrak, Publikoa EAE|

Utzi iruzkizun bat