STEILAS sindikatuak bat egiten du SARE Herritarrak euskal presoak Euskal Herrira gerturatzeko eta euren eskubideak errespetatzeko urtarrilaren 13rako deitu duen mobilizazioarekin.

STEILASek eskubide guztien defentsarekin duen konpromisoa berresteaz gain, euskal presoei oinarrizko eskubideak errespetatzea eskatzen du, batik bat presoak Euskal Herriratzea.

Azken hilabeteetan elkarbizitzaren eta adiskidetzearen aldeko espazioen sorreran aurrerapausuak izan dira, baina estatu espainiarrak bere espetxe politika mantentzen du, mendekuan oinarritutako politika. Larritzat jotzen dugu oso, preso dauden pertsonen eta bere senideen eskubideak urratzen duen mendekuzko espetxe politika bere horretan mantentzea.

Horregatik guztiagatik, hiritar guztiak eta bereziki STEILASkideei dei egiten diegu urtarrilaren 13an, 17:30ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera.

Prest gaude elkarrekin aurrera egiteko!

Euskal Presoak Euskal Herrira!

 Prentsa Oharra PDF formatuan: SARE ATXIKIMENDUA