STEILASEK IRAKASKUNTZA LANGILE BATEN HERIOTZA SALATU DU
Doneztebeko Mendaur istitutura lanera bidean zen langile bat zendu da gaur errepidean.

STEILASek haren etxeko, lankide eta ikasleei babes eta elkartasun osoa adierazi nahi die, alde batetik, baina bestetik irmoki salatu nahi dugu irakasle kontratatuek egunero pairatzen duten arriskua eta horrek suposatzen duen duen prekarietatea. Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren irakaskuntza langileen %30a lan baldintza ez-egonkor eta prekarioetan
dago, eta sarritan eskatu bezala, finkotasun altuagoak arazo hau konpontzen lagunduko
luke.

Salatzekoa da ere, N-121 errepidean azken urteotan izan diren istripuak; Nafar Gobernuari eskatzen diogu honenbestez, duela urte batzuk hobetu zen errepide horrek erakutsi dituen
puntu beltzetan (Berakoa gehienbat) premiaz eskuhartzea eta honenbestez segurtasunean erabiltzaile guztiok irabaztea.

Nafarroan azken bi hilabeteetan gertatzen den hamaikagarren lan istripu hilgarria da, eta 2018 honetan lanean edo bertarako bidean hiltzen den hamazazpigarren pertsona.

Bihar ikastetxean lankideek eginen duten elkarretaratzean STEILAS bertan izanen da babes eta elkartasun osoa emanez, baita euskal gehiengo sindikalak salatzeko eginen dugun
ekimenean.