STEILAS sindikatuak babesa ematen die “auzoan autobiderik ez!” plataformak egiten dituen aldarrikapenei. Ikasle ugari dira etxetik eskolara oinez egiten duten bidean segurtasun falta nabarmena pairatzen dutenak. Auzo berrien egituraketan kotxeen erabilera lehenesten da oinezkoen segurtasuna kolokan jarrita, horrek dakartzan ondorio zaurgarriekin.

Tamalgarria da Administrazioak hainbat auzokideen eskakizunen aurrean izan duen jarrera. Aurreko astean gertatutako istripu larria gogor salatu nahi dugu eta familiari gure babesa eman.

Honenbestez entzungor egiteari utzi eta hartu beharreko neurriak har ditzatela exijitu nahi dugu.